Alexandre Jacob anarkistak ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek ?Gaueko langileak? izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi...
Alexandre Jacob anarkistak ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek ?Gaueko langileak? izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.
Aquest lloc web emmagatzema dades com galetes per habilitar la funcionalitat necessària de el lloc, inclosos anàlisi i personalització. Podeu canviar la seva configuració en qualsevol moment o acceptar els paràmetres per defecte.
Les galetes necessàries ajuden a fer una pàgina web utilitzable activant funcions bàsiques com la navegació a la pàgina i l'accés a àrees segures de la pàgina web. La pàgina web no pot funcionar adequadament sense aquestes galetes.
Personalització
Les galetes de personalització permeten a la pàgina web recordar informació que canvia la forma en què la pàgina es comporta o l'aspecte que té, com el seu idioma preferit o la regió en la qual vostè es troba.
Anàlisi
Les galetes estadístiques ajuden als propietaris de pàgines web a comprendre com interactuen els visitants amb les pàgines web reunint i proporcionant informació de forma anònima.
Marketing
Les galetes de màrqueting s'utilitzen per rastrejar als visitants en les pàgines web. La intenció és mostrar anuncis rellevants i atractius per a l'usuari individual, i per tant, més valuosos per als editors i tercers anunciants.